Gaurko bisita…F&M Energía

Hilabete honetan F&M Energía enpresa bisitatu dugu, energia-eraginkortasunerako instalazio-proiektuak egiten espezializatutako enpresa. Jundiz enpresa-parkeko Uzbina kalean dago, 24. zenbakian. Miguel Ángel Muiños kudeatzaile nagusiak egin digu harrera. Fisikaria eta ingeniaria da, eta enpresaren funtsa eta bere lanarekiko sentitzen duen pasioa erakusten dizkigu hasieratik. Hilabete honetan F&M Energía enpresa bisitatu dugu, energia-eraginkortasunerako instalazio-proiektuak egiten espezializatutako enpresa. … Read more

Gaurko bisita… Eventokit

Nave desmontable en Mercedes Benz Vitoria-Gasteiz

2021. urtea EventoKit bisitatuz abiatu dugu, industria-nabe desmuntagarri eta karpen muntaketan nahiz azoka eta ekitaldien antolaketan aritzen den enpresa bat. David Aparicioko bertako gerentearekin hitz egin dugu. Eventokit Arabako enpresa bat da, sektorean 20 urte baino gehiagoko esperientzia duen 15 profesionaleko lantalde batek osatua. “Esparru honetan nire karrera duela 30 urte hasi nuen beste enpresa … Read more

Gaurko bisita… Deusto Sistemas

“Aliantza honi esker, Seidor enpresaren baliabideez eta handitasunaz berrelika gaitezke, bai sektore pribatuan hazten jarraitzeko eta, era berean, baita euskal eremu publikoan erreferentziazkoak izaten jarraitzeko ere” Hilabete honetan, Deusto Sistemas enpresara hurbildu gara: IKT zerbitzuen aholkularitza-, garapen- eta ezarpen-industrian aritzen da, eta 20 urteko ibilbidea dauka eginda. Duela gutxi, gainera, Seidor aholkulari teknologikoan integratu da. … Read more

Gaurko bisitan… Aldaia jatetxe eta kafetegia

Restaurante y cafetería Aldaia

Jundizeko enpresa parkean industrialdeko langileentzat eta gure hiritik igarotzen diren pertsonentzat erreferentziazko jatetxe-establezimenduetako bat kokatzen da, Aldaia jatetxe eta kafetegia. Bertako gerenteak Miren Itxaso Egaña eta Sergio Lopez de Foronda dira, ostalaritzan 20 urtetik gorako esperientzia dutenak. Lokal moderno hori 2010ean ireki zuten, “enpresa-proiektu hau abiatu genuen, kontuan izaten ari ez zen bezero mota bat … Read more

Gaurko bisita…Flanker Tech

exteriores flanker tech

Jundiz enpresa-parkeko gure ibilbidean, hilabete honetan Flanker Tech enpresara joan gara. Arabako industria honek 36 urte ditu eta duela gutxi Xeito Investments industria-taldearekin akordio bat sinatu du. Txema Corres kudeatzaileak egin zigun harrera, automobilgintza, aeronautika, trenbideko edo ontzigintza sektoreetarako zurezko piezak mekanizatzen eta estaltzen espezializatutako familia-enpresa honetako bigarren belaunaldiko kideak. “Hasieran zurgindegi arrunt bat ginen … Read more

Gaurko bisita… Arabako Elikagaien Bankua

“Elikagaiak xahutzea eta hondatzea saihestea” da egun Arabako Elikagaien Bankua osatzen duten 65 boluntarioen helburu nagusia. Elkarte hau 1998. urtetik probintziako pertsona eta familia behartsuenei laguntzen die. Bere instalazioetan, Jundiz enpresa-parkean, Daniel Fernández presidenteak eta Jaime Bobadilla baliabide-saileko arduradunak artatu gaituzte. Arabako Elikagaien Bankua hirugarrena izan zen estatu mailan Bartzelonako eta Bilboko Elikagaien Bankuen atzetik … Read more

Gaurko bisita… Esential

centro de fisioterapia y belleza Esential en Júndiz

Hilabete honetan Esential fisioterapia aurreratuko zentrora hurbildu gara. Zentro hau Jundiz enpresa-parkeko Paduleta kaleko 26. zenbakian dago. Beatriz Ruesga kudeatzaileak artatzen gaitu eta grina handiz hitz egiten digu duela 11 urte sortu zuen proiektu honetaz, berak 25 urte baino ez zituela, “Madrilen Fisioterapiako diplomatura ikasten nengoen garaitik buruan nuen ametsa da Esential. Nire aitaren baldintzarik … Read more

Gaurko bisita… Pádel Júndiz

Instalaciones Pádel Júndiz

Hilabete honetan Pádel Júndizi egin diogu bisita, eta Gonzalo Medrano eta Susana Pipaón bazkide, kudeatzaile eta padel-entrenatzaileekin hitz egin dugu. 2014an ireki zituen ateak Pádel Júndizek, eta parkearen zerbitzu-eremuan dago, Paduleta 26 kalean. “Ia 7 urte daramatzagu hemen; hasieran, zoratuta geundela uste zuen jendeak hain urruti etortzeagatik, baina orain poz-pozik gaude. 7 minututara baino ez … Read more

Gaurko bisita… Desguaces García y Arrausi

Hilabete honetan Jundizeko Enpresen Elkartetik Desguaces García y Arrausi enpresara joan gara, enpresa parkeko Araneta kaleko 5. zenbakian kokatua, eta bertako kudeatzaile den Miguel García Arrausirekin hitz egin dugu. Familiako enpresa honek autoentzako ordezko piezak saltzen ditu eta 15 urte baino gehiagoko esperientzia du sektorean. Bezeroei erosotasuna eskaintzea da beren lehentasuna; izan ere, ibilgailuaren baja … Read more

Gaurko bisita… Go gym

Egungo egoera dela eta, ezin izan dugu apirileko enpresa nabarmenaren egoitza fisikoki bisitatu. Hala ere, teknologia berriei esker Vanessa Rinorekin hitz egin ahal izan dugu, Go gym gimnasioaren kudeatzailea. Gimnasioa Jundiz enpresa parkeko Paduleta kaleko 26. zenbakian dago. Go gym bi gasteiztarrek duela 11 urte abian jarri zuten abentura baten emaitza da. Gasteiztar hauek amets … Read more

Privacy Preference Center