Jundizek bere "ekiola" industriala bultzatu du hamar enpresarekin

10-01-2025
Júndizen, Gasteizko lehenengo ekiola industriala sortzeko proiektu aitzindari batean ari gara lanean, 2025eko lehen hiruhilekoan martxan egongo dena.Poligonoan dauden hamar enpresek izango dute instalazioaren jabetza, Edinorrek eta Energiaren Dibertsifikazio eta Aurrezki Institutuak (IDAE) babestuta, azken honek milioi bat euroko inbertsioaren %60 finantzatuko baitu. Gasteizko Garraio eta Logistika Zentro Intermodalaren instalazioetan 370 kW energia fotovoltaiko ezarriko dira, kontsumitzaile handiei eta enpresa txikiei mesede egingo diena.
Inbertsioak 50.000 eta 55.000 euro arteko urteko aurrezkia ekarriko du, eta sei urteko errentagarritasuna espero da. Gainera, ekimen honek etorkizunean beste enpresa batzuen parte-hartzea onartzen du.
Albiste osoa.